Zure proiektuak errealitate bihurtzen ditugu

Zurekin lan egiten dugu

Mekanikako eta informatikako ingeniaritzako profesional talde bat gara, gure bezeroekiko gertutasun handiko ibilbidearekin.

Lantalde egonkor eta konprometitu batek osatutako kooperatiba bat gara: gure zutabeak taldelana, inplikazioa eta erabakiak hartzeko parte hartzea dira. Gure baloreak gaur egungo kooperatibismo batenak dira, aldi berean kudeaketa sistema partehartzailea mantenduz.

ISO 9001 ziurtagiria.

Zure hurrengo proiekturako kalitatea eta esperientzia bilatzen ari zara?

Jar zaitez harremanetan gaur!

Guri buruz

ARITU 1994an sortu zen Aritu Lanteknik S. L. izenarekin, ingeniaritzako zerbitzak eta bulego teknikoarentzako laguntza eskaintzeko helburuarekin.

1996: MEKANIKAREN ETA INFORMATIKAREN KONBINAZIOA

1996an informatika gehitu zen bere jarduera bezala, hasiera baten CAD sistemetarako pertsonalizazioak egiten eta gero software ingeniaritza bezala.

2000: LEHENENGO BEREZKO SOLUZIOA

2000 urtean ELKARGEST sortzen dugu, gastronomía elkarteen kudeaketarako software aintzindaria, ukipen pantailaren bidez erabilera errazteko sortua, gaur egun merkatuko soluzio liderra da.

2004: KOOPERATIBA

2004an kooperatiba elkarte bezala sortu zen, zortzi pertsonako giza kapitalarekin, gizarte enpresa bateko inplikazio eta partehartzea sustatuz.

2010: BERRIKUNTZA ADIMENTSUAREN ALDEKO APUSTUA

2010ean KBE – Knowledge Based Engineering kontzeptua gehitzen dugu. CAD sistemen programaziorako gure esperientzatik eta informazio prozesuen tratamentutik eboluzionatuz, KBE tresnek diseinua automatizatzeko eta ingeniaritza prozesuak hobetzeko aukera ematen dute.

2017: ELORAPLM OPENSOURCE

Arituk berezko soluzio baten aldeko apustua egiten du, EloraPLM, open source plataforma bat da, jabedun PLM softwareen mugak gainditzeko aukera ematen duena, eta PLM (Product Lifecycle Management – Produktuaren Bizi Zikloaren Kudeaketa) teknologiaren erabilera zabalduz industria sektoreko Enpresa Txiki eta Ertainen artean.

Guri Buruz

Gure enpresako filosofia talde-lanean oinarritzen da, erabakiak hartzerakoan inplikazioa eta parte hartzea sustatuz.

Scroll to top