INGENIARITZA AURRERATUA

INGENIARITZA eta TEKNOLOGIA

Diziplina anitzeko eta etengabeko formakuntzan ari den lan-taldea eskaintzen diegu gure bezeroei, baita haien beharretara egokitutako irtenbide teknikoak ere, merkatuko CAD diseinurako tresna ahaltsuenak eskura jarriz:

Tresnak

  • CATIA V5

  • Siemens NX

  • PTC Creo

  • SolidWorks

  • Solid Edge

Gure BEREIZKETA

Handitu

Ezagutza,
Tresnak eta lizentziak

kalitatea

Lan-talde kualifikatua, bezeroarengandik hurbil

talde lana

Bezeroaren diseinu taldeetan integratzen gara

komunikazioa

Diseinu prozesuan aktiboki parte hartzen dugu erabakietan

SEKTOREAK eta JARDUERAK

GALDAKETA eta INJEKZIOA

Esperientzia zabala dugu galdaketako eta aluminiozko piezak lortzeko tresneriaren diseinuan, batez ere automobilgintzakoak.

Bezeroaren aurreproiektu batetik abiatuta, hauek garatzeko gai gara:

  • Aluminiozko piezetarako presio altuko (HPDC) eta baxuko moldeak (LPDC).
  • Galdaketako piezetarako moldekatze-azterketak, modeloak eta ar-kaxak.

INDUSTRIALIZAZIORAKO TRESNERIA

Tresneriaren diseinu mekanikoan 20 urte baino gehiagoko esperientzia izateak, gure bezeroaren bulego teknikoari enpresaren egunerokotasunean sortzen zaizkion beharretan laguntzeko aukera ematen digu, hala nola:

  • Tresneriaren diseinua.
  • Multzo mekanikoen piezakatzeak.
  • Produktuaren aldaketak eta hobekuntzak.

Bulego teknikoari laguntza ematea lan-karga handia duenean.

PRODUKTUAREN GARAPENA – NEURRIRA EGOKITUTAKO PROIEKTUAK

Produktua bere fase guztietan diseinatzen eta garatzen dugu: ideia kontzeptualetik hasi eta 3D eredu batean erabat definitu arte, diseinua elementu finituen kalkuluaren bidez baliozkotzea barne, baita haren fabrikazioa kudeatzera ere.

“Gure bezeroekiko harremana egonkorra eta iraunkorra da, KONFIANTZAN oinarritua.
Hori da gure abalik onena”

Scroll to top