Zentzuzko Eraberritzea
Elora PLM
EloraPLM open source plataforma bat da, jabedun PLM softwareen mugak gainditzeko aukera ematen duena, bere erabilera “demokratizatu” eta PLM teknologia zabalduz.
Beraien neurrira egindako soluziorik aurkitzen ez duten lehiakortasun eskakizun handiko enpresa txiki eta ertainetan jartzeko aukera eskaintzen dugu.
PLM Sistema
“Product Lifecycle Management”en siglak dira; euskaraz Produktuaren Bizi Zikloaren Kudeaketa.
Teknologia honek produktuaren gaineko jakintza osoa era seguru eta eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen du, dokumentazio guztiaren kudeaketa, diseinuen onarpena, homologazioen bezalako kalitate prozesuak, ekoizpenarekin hasteko produktuaren liberazioa, produktuaren bizi zikloaren barne egingo diren aldaketa zein hobekuntza guztiak.
Ezaugarriak
- Segurtasuna
- Dokumentuen Kudeaketa
- Estandarizazioa, sailkapena
- Produktuaren Kudeaketa
- Lankidetza
- Prozesuen Kudeaketa
- CAD integrazioa
- Aldaketen Kudeaketa (ECO)