DIGITALIZAZIOA
PROZESUAK DIGITALIZATZEN ESPERIENTZIA DUGU
Urte hauetan industria-enpresen eta elkarteen prozesuak digitalizatu ditugu.
Prozesu osoa garatzen dugu, bezeroaren beharren zehaztapenetik hasi eta erabiltzaileentzako ezarpeneraino eta normalean, bezeroan dauden beste sistema batzuekin integratzen ditugu, adibidez ERP-ekin.
Hona hemen adibide batzuk:
- LTZ-ko (Laguntza Teknikoko Zerbitzua) gorabeheren kudeaketa.
- Diru-laguntzen eskaeren kudeaketa.
- Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteen kudeaketa.
- Istripu-parteen kudeaketa.
- Kirol federazio lizentzien kudeaketa.
- Jasotako bisiten kudeaketa.
- Lagin-saiakuntzen kudeaketa.
- Kalitate sistemaren kudeaketa hezkuntza ingurunean.
ZEIN DA GURE EKARPENA?
Hainbat arlotan esperientzia duen lan-taldea gara, bezeroaren beharrak ulertzen dituena eta prozesu horien kudeaketa hobetzeko plataforma digitalean bihurtzen dituena.
Enpresa ingurunean produktuaren bizi-zikloa digitalizatzen adituak gara, ezagutza edo know-how industrialaren kudeaketan, baita proiektuen kudeaketaren digitalizatzen ere.
Hainbat hamarkada daramatzagu elkarte gastronomikoak digitalizatzen eta horietako 500 baino gehiagori laguntzen diegu.
“Bezeroaren beharrak ulertzen ditugu eta plataforma digitalean bihurtzen ditugu prozesuaren kudeaketa hobetzeko eta sinplifikatzeko “
EZAGUTZAREN kudeaketa digitalizatzea
Enpresek produktuaren bizi-zikloarekin zerikusia duten gaietan duten ezagutza kudeatzen adituak gara, ideia kontzeptualetik hasita merkatutik erretiratu arte, lotutako kalitate-prozesuetatik igaroz.
Ezagutza hori enpresan mantentzea eta haztea da gure helburua langileek ezagutza hori aprobetxatu eta aberastu dezaten, enpresaren prozesuak eta produktuak hobetzea lortzen delarik.
Tresna digitalek metodologia komuna definitu eta aplikatzen dute enpresan, informazioa kudeaketa eta bilaketa erraztuz.
Horretarako EloraPLM plataforman oinarritzen gara ezagutza hori digitalizatzeko
ZEREGINEN eta BALIABIDEEN kudeaketa digitalizatzea
Proiektuen bidezko lanaren kudeaketa ezinbestekoa dela uste dugu, metodologia arinekin edo klasikoagoekin.
Alde horretatik, erakunde bakoitzaren proiektuen eta zereginen kudeaketa digitalizatzen laguntzen dugu. Jakin badakigu oso garrantzitsua dela eskura ditugun baliabideak behar bezala kudeatzea, edozein unetan okupazio-maila egiaztatu ahal izateko, pertsonak nahiz makinak izan.
Proiektuen kudeaketaren digitalizazioa errazteko, Easy Software-ko kideak gara eta haien tresnak ezartzen ditugu.
OPEN-SOURCE teknologiak
Proiektuak onartzen badu eta bezeroak mugarik jartzen ez badu, kode irekiko teknologiak erabiltzen ditugu.
Alde horretatik, ESLE-ko bazkide gara, Euskadiko Teknologia Libreen Elkartea.
Hizkuntza hauek erabiltzen ditugu: PHP, Java, C#; edo Symfony eta .NET bazalako frameworkak; MySQL, PostgreSQL eta Oracle bezalako datu-baseak; edo Nuxeo bezalako plataformak.