Diseinu eta ingeniaritza prozesuen hobekuntza

OHIKO ARAZOAK

Bulego tekniko saturatua duzu? Zure saila arintzeko beharra duzu eta ez dakizu nondik hasi? Badakizu denbora gehiegi ematen duzula balio erantsirik ez duten eragiketetan eta ez dakizu nola ekin?

ZEIN DA GURE EKARPENA?

Hainbat industria-sektoretan urteetan lortutako esperientziari eta CAD tresnak menderatzeari esker, prozesuen kudeaketan dugun ezagutzari gehituta, ARITU Ingeniaritzan bezeroaren beharrak ulertzeko gaitasuna dugu, bere produktuen diseinuaren eta bere ingeniaritza-prozesuen esparruan hobetzeko aukerak identifikatuz.

Gure ezagutza bezeroaren zerbitzura jartzen dugu proiektu guztiz pertsonalizatua eskainiz, konpainiarentzat hain estrategikoak diren erabaki horiek hartzen laguntzen diogularik.

“Ingeniariei beharrezko tresnak eta ezagutzak eskaintzen dizkiegu, beren lanak arintzeko eta bulego tekniko modernoagoa, optimizatuagoa eta eraginkorragoa lortzeko.“

DISEINU prozesuen hobekuntza

DISEINU METODOLOGIEN ETA ESTRATEGIEN DEFINIZIOA

Ingeniaritzaren esparruan diseinurako metodologiak eta estrategiak ezartzea, diseinatzaileari edo ingeniariari beharrezko tresnak eta ezagutzak eskainiz, bere lanak arintzeko eta diseinu egonkorragoak, aldatzeko errazagoak eta kalitate handiagokoak lortzeko:

  • Diseinuak “kontextuan” – Multzo handien kudeaketa aurreratua
  • Parametro, “expresio” eta atributuen araberako diseinuak
  • UDF (User Defined Function) pertsonalizatuak

DISEINU-PLANTILA PARAMETRIKOAK ETA PERTSONALIZATUAK

Diseinu-plantila parametrikoak garatu eta ezartzen ditugu, bezeroaren beharretara guztiz pertsonalizatuak. Parametroek eta arauek gobernatutako plantilak dira, konpainiaren ezagutza gordetzen dutenak eta ezagutza hori formula eta erlazioen bidez zabaltzeko aukera ematen dutenak:

  • Diseinatzaileek eta ingeniariek egin beharreko lanaren zati bat aldez aurretik zehaztuta duen diseinua ematen diogu bezeroari.
  • Horrela, bezeroak prozesu “giltzarrietan” erabiltzeko denbora irabaztea lortzen dugu.

INGENIARITZA prozesuen hobekuntza

INGENIARITZA ETA INDUSTRIALIZAZIO PROZESUEN AUTOMATIZAZIOA

CAD software gehienek API-a (aplikazioen programazio-interfazea) dutela aprobetxatuz, adituak gara .NET-en programa informatikoak garatzen Catia V5entzat, NX, Creo, SolidWorks eta SolidEdge-rentzat, balio erantsirik ez duten baina ingeniaritza eta industrializazio prozesuen barruan beharrezkoak diren eskuzko zeregin errepikakorrak automatizatzeko:

  • Plantiletatik abiatuta CAD proiektu berriak sortzea.
  • Fabrikaziorako behar den dokumentazioa automatikoki sortzea hainbat formatutan: materialen zerrendak, planoen sorkuntza eta esportazioa…
  • CAD multzoak klonatzeko/bikoizteko utilitateak, haien konponenteak berrizendatuz eta CAD-aren barruan lotuz.
  • CAD dokumentuen azterketa masiboak, CAD dokumentuen informazio-iraulketak datu-basean edo Excelen, eta alderantziz; erregela bidez egindako birkodetze masiboak
  • Parametrizazio-soluzioak, erabiltzailea gidatuko duten laguntzaileekin.

INFORMAZIOAREN ANTOLAKETA ETA BANAKETA

Informazioa antolatu eta banatzeko estrategiak prestatu eta ezartzen ditugu negozioaren prozesu guztietarako: estrategia bateratua eta datu-basetan zentralizatua:

  • Materialen liburutegiak.
  • Enpresaren elementu estandarren liburutegiak.
  • Enpresaren estandarrak definituta dituzten (logoak, koloreak eta letra-motak, kota-tamainak…) plantilla eta kajetinen kokapena.

Bezeroarentzako ONURAK

garapena

Bulego tekniko modernoa, optimizatua eta eraginkorra.

kalitatea

Kalitate handiagoko diseinuak, akatsak gutxituz.

produktibitatea

Produktibitate handiagoa, diseinu-denborak murriztuz.

errepikapena

Baliorik ematen ez duten lan errepikakorrak murriztea.

balioa

Prozesu “giltzarrietan” dedikazio handiagoa

bermea

Ezagutza konpainian geratzen dela bermatzen da.

Scroll to top