Aktibo Digitalen Kudeaketa

Zentzuzko Eraberritzea

Aktibo Digitalen Kudeaketa

Enpresako edukiaren kudeaketa (ECM-Enterprise Content Management), aktibo digitalen kudeaketa (DAM-Digital Asset Management) edo soilik dokumentuen kudeaketa (DM-Document Management) erakunde bateko eduki digital osoa kudeatzeko sistema bati deitzeko moduak dira, eduki hau dokumentuek, artxiboek, argazkiek, bideok edo oharrek osatzen dute.

Sistema

Nuxeo open source plataforman Arituk duen esperientziak erakunde bakoitzaren kasuak artatzeko konfigurazio azkar bat ahalbidetzen du, gainera lizentzia motari esker sail guztietara zabaldu daiteke kostu gehigarririk gabe.
Kode irekia izateak beharren araberako pertsonalizazioa eta konfigurazioa ahalbidetzen ditu; gainera erabileraren arabera gehitu daitekeena.

Ezaugarriak

  • Dokumentu guztiak sistema bakar batean
  • Bertsioen kontrola
  • Egoerak: Zirriborroa, Onartua, Publikatua,…
  • Bilaketa eta sailkapen modu desberdinak
  • Lan fluxuak
  • Beharrezkoak diren metadatuekin dokumentu motak sortzeko aukera (adib. Espedienteak kudeatzeko)
  • Karpeta eta dokumentuen estrukturak sortzeko txantiloiak
  • Erabiltzaileak eta taldeak. Gertaeren auditoria
  • Web soluzioa -> edozein lekutatik lana egiteko aukerarekin
  • Sakelako telefonotik prozesuak kontsultatu eta kudeatu
Scroll to top