Ingeniaritza Mekanikoa

Ingeniaritza mekanikoko sailean, gure bezeroek dituzten beharrak betetzeko laguntza
Esperientzia+ CAD programak

CAD Soluzioak

CATIA V5

NX

SOLID WORKS

SOLID EDGE

CREO

INGENIARITZA MEKANIKOKO ESPEZIALISTAK

Ingeniaritza mekanikoko sailean, gure bezeroek dituzten beharrak betetzeko laguntza ematen dugu. Honetarako esperientzia handiko gizatalde egonkor eta gertukoa daukagu eta baita CAD programa indartsuenak ere.

“Erreminta hauen ezagutzak eta lan taldearen prestakuntzak sektore ezberdinetan lan egiteko aukera ematen digu.”

Sektoreak

BURDIN ETA ALUMINIO GALDAKETARAKO TRESNERIA

Galdaketarako piezak eta tresneria diseinatzen esperientzia haundia dugu, automozio alorrean gehienbat.

Aurreproiektu batetik abiatuz lan ezberdinak egiten ditugu:

  • Moldekatze azterketa, galdaketarako ar kaxak eta modeloak diseinatu.
  • Aluminiozko piezak egiteko, injekzio moldeak eta presio baxuko moldeak.

PRODUKTUAREN DISEINUA

Produktuaren diseinu eta garapenaren fase guztiak hartzen ditu jarduera honek, produktua sortzen denetik erabat definituta egon arte, elementu finituen kalkulua barne.

TRESNERIA DISEINUA

Produktuen industrializatze prozesurako tresneria diseinatzen esperientzia handia dugu.

Gure bezeroaren bulego teknikoari, bere egunerokotasunean eduki ditzakeen beharretan laguntza eman genezake:

  • Tresneria diseinatu
  • Multzo mekanikoen despiezeak
  • Produktuaren hobekuntza eta aldaketak
  • Bulego teknikoan laguntza lan karga handia dagoenean

AHOLKULARITZA ZERBITZUA

Gure bezeroei, neurrira eginiko diseinurako metodologia definitzen diegu, parametrizazio eta automatizazio bidez. Honela diseinu ziklo optimizatua eta eraginkorra lortzen da, akatsak desagertuz eta epeak murriztuz.

Gainera gaur egungo informazio eta komunikazio alorreko teknologiak erabilgarri ditugu (urrutiko kontrola, FTP,…), honela proiektuan inplikatuta daudenekin erlazioa erraza eta azkarra da, desplazamendu denborak gutxituz eta proiektuaren garapena hobetuz.

Neurrira egindako Diseinuak

GAUR KONTAKTUAN JARRITA, BEHAR DITUZUN EMAITZAK!
Scroll to top