Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Teoriatik praktikara

Proiektu mota hauetan egiten den inbertsioa bizkor berreskuratzen da, izan ere, ingeniaritza-prozesuaren hobekuntzari esker erroreak ekiditen dira, eta diseinuak sortu edo aldatzea bizkortzen du, proiektu gehiago aurrera ematea ahalbidetuz, edo balio erantsi gehiago sortzen duten lanetara baliabide gehiago bideratzeko aukera emanez.

Zure erakundean ingeniaritza prozesu gakoetako bat edo garrantzitsua bada, inbertsio hau, zalantzarik gabe, funtsezkoa da.

Ondorengo arrakasta-kasuetan, DOAP inplantazio batek enpresa baten daukan benetako eragina erakusten dizugu.

Beste proiektu aipagarri batzuk

Produkzio-prozesuaren parametrizazioa

Finkapen-elementuak fabrikatzeko prozesuarekin erlazionatutako ezagutza estandarizatu eta kudeatzeko garatutako sistema.

Aplikazioak formula matematiko eta datu-kontsultetan oinarrituz sortutako parametroekin familiak definitzeko aukera ematen du, era honetan fabrikaziorako estandarrak eta kriterioak ezarriz.

Torlojuaren kalkuluak automatikoki sortzen ditu fabrikaziorako eta CAD geometriarako beharrezkoak diren datu guztiak.

Bezeroa: Matz-Erreka S. Coop.

Teknologia: Visual Basic

Planoaren araberako finkapen-elementuentzat 3D integratzailea

Kontzeptu mailan, aplikazioa datu-integratzaile gisa definitzen da, zeinaren helburua den planoaren arabera sortutako finkapen-elementu berezi baten ezaugarriak definitzeko aukera egon dadila Solid Edgen burututako 3D diseinuan, eta ondoren tratamendurako jasoak.

Sistemak beharrezko eraikuntza eta fabrikazio parametroak kalkulatu, eta, behin informazioa eta beharrezko planoak sortuta, datuak ERPra transferitzeko prozesuak abiarazten ditu.

Bezeroa: Matz-Erreka S. Coop.

Teknologia: Visual Basic + Solid Edge + Solmicro eXpertis