Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Prozesua urratsez urrats

KLG kirol federazioetako lizentziak eta erlazionatutako prozesu osoa kontrolatzeko web aplikazio bat da; tokiko kirol elkarteetatik federaziorarteko bide guztia kudeatuz.

diagram product klg eu

Aplikazioan hiru entitate desberdin hartzen dira kontuan: elkartea, lurralde-federazioa eta federazio autonomikoa. Lerro hauen gainean azaltzen da lizentzien eskaeraren prozesu orokorra. Prozesu hau kasu desberdinetara moldatzeko aukera dago.

Segurtasuna. Erosotasuna. Kontrola.

Hauek dira aplikazioaren hiru zutabe nagusiak: segurtasuna, erosotasuna eta kontrola.

Erabiltzaileak kezkarik izan ez dezan, aplikazioak prozesua erabat kontrolatzen du, arazoren bat dagoen bakoitzean pantailan mezuak erakutsiz jakinarazpen gisa. Gainera, lizentziekin zerikusia duten lan guztiak burutzen ditu programak, datu guztiak zentralizatuta mantenduz, elkarte eta federazioetako arduradunei lana erraztuz, eta kanpoko tresnak erabiltzeko beharra ekidinez. Lizentziaren prozesuko pauso bakoitzean zer gertatu den jakin ahal izateko prestatuta dago gure aplikazioa. Honela, lizentzia bakoitzaren egoera uneoro kontrola daiteke, eta aurreko egoeretatik noiz igaro den jakin.

Guzti hau interfaze zeharo erabilerraz batean aurkezturik, eta Internetera konexiodun edozein lekutatik eskuragarri.

Aplikazioak eskaintzen dituen aukera garrantzitsuenekin osatutako bideoa (hobeto ikusteko, jarri pantaila osoan).

Kuoten eta kobrantzen kontrola elkarteentzat

2.0 bertsioan modulu berriak gehitu dira, elkarte bakoitzak bere bazkideen eta hauen kobrantzen kontrola eramateko aukera izan dezan, barnean oinarrizko kontu-liburu bat ere baduelarik.

Batetik, bertsio honek elkarteko bazkide guztien kontrola lizentziekin elkartzen du, guztia aplikazio bakarretik kudeatu dezaketelarik. Bazkideen alta/bajak eta elkartearentzat interesgarriak diren beste datuak gordetzen ditu aplikazioak, eta kuota eta lizentzien kobrantzen prozesu guztia bere gain hartzen du: kobrantzaren sorreratik, bankuarentzat SEPA ordainketa-fitxategiak sortu arte.

Bestetik, elkartearen ekitaldi kontablea kudeatzen du, kontu-liburuarekin bankuko mugimendu bakoitza ordainketa bati lotuz, eta ekitaldi amaierako txostena sortuz.

Ezaugarri nagusiak

Eleanitza
Euskara, gaztelera, katalana, galegoa, frantsesa, ingelesa,...
Erabiltzaile anitzekoa
Rol desberdineko erabiltzaileak: elkarteetakoak, lurraldeetakoak, federaziokoak.
Historia
Lizentzia bakoitzak izan dituen egoera guztien erregistroa.
Txartelak
Denboraldi bakoitzerako txartela inprimatzeko sistema, federatuentzat.
Txostenak
Parametro desberdin ugariren arabera moldatutako txosten desberdinak.
Sarrera-ontzia
Erabiltzaileak burutu beharreko ekintzak.
Irteera-ontzia
Erabiltzailea burutzen ari den, baina oraindik bidali ez dituen ekintzak.
Bidalitakoen ontzia
Erabiltzaileak unerarte burututako ekintzak.
Kanpoko entitateentzako datuak
Fitxategiak bidaltzen zaizkie aseguru-etxeei eta espainiar federazioarik. Gainera, hauek aplikaziora sar daitezke baimen mugatuarekin.
eta askoz gehiago...

Beste produktuak

Kudeaketa soziala

ELKARGEST, elkarte gastronomikoen kudeaketa

Elkarte gastronomiko eta txokoen kudeaketa osoa burutzeko ukipen-pantaila bidezko programa: kontsumizioak, kobrantzak, bazkideak, erreserbak, etab.