Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Kudeaketako adierazleen kontrola

Web aplikazio honek mota desberdinetako adierazleak definitu eta grafikoki bistaratzeko aukera eskaintzen du, aginte-taula desberdinak konfiguratuz. Edozein motatako adierazleak konfigura daitezke: ekonomiko-finantzarioak, produkziokoak, kalitateari dagozkionak,...

Gainera, beste unitateetara bihur daitezke, datuei balioa emanez; esaterako: fabrikatutako pieza kopurua eurotan.

diagram product arigest cmi eu

Arigest-CMIren funtzionamendua

Erabat konfiguragarria

Arigest-CMIk garbiki bereizitako hiru modulu ditu:

  • Adierazleen konfiguratzailea
  • Datuen bilketa
  • Aginte-taulen konfiguratzailea

Adierazleen konfiguratzailea

Hasierako fasean beharrezkoa da sistema konfiguratzea, enpresak erabiltzen dituen adierazle desberdin guztiekin eta hauen ezaugarri denekin.

Adierazle bat konfiguratzerakoan ezaugarriak defini daitezke, adibidez, zein mailatan dagoen (enpresa, instalazioa, prozesua,...); adierazleen taldeak edo adierazle erlatiboak sortu; mota desberdinak sailkatu (ekonomikoak, finantzarioak, konforta, produkzioa, kalitatea,...); adierazlea automatikoki betetzen den edo eskuz sartu beharra dagoen zehaztu; neurketen aldizkakotasuna definitu; etab.

Gainera, adierazle horrekiko zehaztutako helburuak defini daitezke, eta unitate bakoitzarentzat konbertsio-faktore desberdinak zehaztu.

Datuen bilketa

Web aplikazioak zehaztu den aldizkakotasunaren arabera datuak eskuz sartzeko aukera ematen du.

Karga automatiko bat egitea ere posible da, datuak XML fitxategi batetik web-zerbitzu bidez inportatuz, enpresak datuak automatizatuta baldin baditu (ERP batean, kalkulu-orrietan,...).

Aginte-taulen konfiguratzailea

Azken fasea agiten-taulen konfigurazioa eta erabilera da. Aginte-taulei esker kudeatzaileek dagoeneko tratatuta dagoen informazioa modu grafiko eta bizkor batean erabiltzeko aukera dute, enpresaren ebaluazioa eta segimendua egiteko.

Aginte-taulen konfigurazioak grafiko desberdindun lau gune definitzea ahalbidetzen dute, adierazle desberdinak nahastuz (hauen helburuak barne): behar beste aginte-taula definitzeko aukera dago.

Bideo erakusgarria

Aplikazioak eskaintzen dituen aukera garrantzitsuenekin osatutako bideoa (hobeto ikusteko, jarri pantaila osoan).

Beste produktuak

Enpresen kudeaketa

SCG, gastuen kontrolerako sistema

Eskarien eskaera-prozesuaren kontrola, baimen-sistemarekin.


SOE, salmenta ondoko ekintzak

Salmenta ondoko ekintzen eta hauekin erlazionatutako lan-parteen kudeaketa.