Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Soluzioetan adituak

Talde profesional espezializatua gara, bai ingeniaritza informatiko eta ingeniaritza mekanikoko soluzioak garatzen, eta baita diseinu-prozesuen automatizaziorako sistemak inplantatzen ere, CADa gure integrazio-erremintekin eta DOAP metodologiarekin konbinatuz.

Zure ideiak garatuz

Nondik gatozen

1994

ARITU 1994. urtean jaio zen, Aritu Lanteknik S. L. gisa, bulego teknikoari ingeniaritza zerbitzuak eta sostengua eskaintzeko helburuarekin.

1996

1996an informatika gehitu genuen gure jardueretara, hasiera batean CAD sistemen pertsonalizazioak burutuz, eta geroago software-ingeniaritza proiektuekin.

2000

2000. urtean ELKARGEST sortu genuen, elkarte gastronomikoak kudeatzeko software aitzindaria, erabiltzeko erraza izan zedin ukimen-pantaila bidez kontrolatua, eta gaur egun merkatuko liderra dena.

2004

2004an sozietate kooperatibo gisa eratu zen zortzi pertsonako giza-kapitalarekin, inplikazioa eta parte hartzea indartuz enpresa sozial kontzeptupean.

2010

2010.ean DOAP (produktura bideratutako garapenak) kontzeptua garatu genuen. CAD sistemen programazioan eta informazio-prozesuen tratamenduan daukagun esperientziatik eboluzionatuz, DOAP erremintek diseinuaren esparrua automatizatzea eta ingeniaritza-prozesua optimizatzea ahalbidetzen dute.

GAUR


Gaur egun, 16 pertsonako lantalde egonkorra osatzen dugu.

Gure proiektua

Giza-faktorea eta pertsonak aintzat hartzea zimendu gisa dituen baliabide-politika bat da ARITUren enpresa-proiektuak oinarrian daukana.

Gure enpresako filosofia talde-lanean oinarritzen da, erabakiak hartzerakoan inplikazioa eta parte hartzea sustatuz.

Kooperatibismoa

ARITU Aretxabaletan dago, Debagoienean, ekonomia sozialaren sorleku izan zen Arrasate herriaren alboan. Gure balioak kooperatibismo modernoarenak dira, era berean kudeaketa-sistema parte hartzailearen mamia mantenduz.

logo erkide

Gure izaerari leial, ERKIDE Euskadiko lan elkarteen, irakaskuntza eta kreditu kooperatiben federazioko kide gara.

Kalitatea

ARITUk proiektu guztietan ematen du kalitate teknikoan mailarik onena. Honez gain, proiektuen kudeaketarako kalitate-kriterioak aplikatzen ditugu, ISO 9001 ziurtagiriak bermatzen duen bezala.

AENOR ISO 9001 Aretxabaleta Arrasate Mondragon Aritu KooperatibaAENOR IQNet Aritu Kooperatiba Euskadi Euskal Herria Gipuzkoa Ingeniaritza

Jarduerak

Ingeniaritza mekanikoa

Aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta diseinuan ingeniaritza proiektuak burutzen ditugu. Esperientzia zabala daukagu produktuaren diseinuan, moldeetan eta galdaketarako tresnerian.

Ingeniaritza informatikoa

Adituak gara aholkularitzan eta neurrira egindako software-garapenen inplantazioan, ideia innobatzaileak emanez eta sistemen arteko integrazioa bermatuz. Gainera, enpresa eta elkarteei zuzendutako soluzio teknologiko sorta bat ere badaukagu.

DOAP: diseinuaren automatizazioa

Ingeniari mekaniko eta informatikodun diziplina anitzeko lantalde baten eskutik sortua, DOAP diseinu-prozesuaren automatizaziorako erreminta bat da. Baliorik eransten ez duten lanak ezabatuz, DOAPi esker baliabideak optimizatu ahala diseinu-prozesuaren kalitatea hobetzen dugu.