Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Definiziotik diseinura

Luzaroan pilatutako esperientzia zabalari esker, gure bezeroen beharrei erantzun osoa emateko gaitasuna daukagu galdaketa-prozesuaren definizioan, garapen-fasean gauzatzen dugun moldekatze-estudiotik hasi, eta tresneriaren definizio eta azken diseinuarekin amaituz.

Adituak galdaketarako tresnerian

Gure ingeniaritza departamentuak tresneriaren diseinuan aditua den lantalde teknikoa dauka. Automozioa eta makina-erreminta bezalako punta-puntako sektoreetan daukagun esperientzia handiak bermatzen du gure eskaintza.

Moldekatze-estudioa

Eskuarki, bezeroak emandako 3D geometria izaten da moldekatze-estudioaren abiapuntua. Baina, halakorik ez denean, plano gaineko marrazketa burutzen da, piezaren lodiera minimoak, mekanizazio stockak, etab. kontuan hartuz.

Galdatu beharreko piezaren moldekatze-estudioa 3Dn gauzatzen dugu, ereduak eta galdaketa-prozesurako beharrezkoak diren arrak marraztuz, eta beharrezko uzkurdurak, desmoldekatzeak eta lasaierak aplikatuz.

Ar-kaxak

Prozesua amaitzeko banaketa-azaleren definizioa eta arren fabrikaziorako beharrezko tresneriaren diseinua egiten dira, barnean daudelarik bastidoreak, puzte eta gaseztatze plakak, egozketa-plaka eta ar-kaxaren gainontzeko osagaiak.

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko mekanika saileko berriak bidaliko dizkizugu.