Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Esperientzia kudeaketa akademikoan

ARITUk urte ugari daramatza Mondragon Unibertsitateari ingeniaritza informatikoko zerbitzuak eskaintzen. Elkarlanean aritu garen tarte guzti honetan esperientzia handia eskuratu dugu kudeaketa akademikoan.

ARITUren zerbitzu eta garapenak

ARITUn hainbat programa garatu ditugu zentro akademikoen kudeaketa errazteko, eta beste zenbait zerbitzu ere eskaini ditugu:

Prozesuen kudeaketa

Teknologia: web aplikazioa, PHP lengoaian garatua Symfony frameworkarekin, Oracle datu-basea erabiliz.

Unibertsitatearen fakultate bakoitzeko prozesu guztiak kudeatzea ahalbidetzen duen sistema, bai irakaskuntzakoak bai kudeaketakoak, kalitatea ziurtatzeko prozesu batean ikuskatze-sistema osoaren sostengua delarik. Web aplikazio honetan definitzen dira prozesu desberdinak, zein den jabea, helburuak, adierazleak eta bakoitzean jaso beharreko ebidentziak. Ondoren, kurtso akademiko bakoitzeko erregistroak sortuko dira.

Maila desberdineko prozesuak daude, prozesu ugari makro prozesu batean elkar daitezkeelarik, edo prozesu bakar bat titulazio bakoitzeraino hedatu. Prozesuetan egiten den edozein aldaketa gordeta gelditzen da bere bertsioarekin, eta uneoro kontsulta daiteke.

Sistemak txostenen kudeaketa ere bere gain hartzen du, txantiloi batzuk sortzen utziz, non galdera sail bat konfiguratzen den; behin erantzunak beteta, eta ebidentzia edo adierazleen erregistroekin batera (konfigurazioaren arabera), erakunde desberdinentzako txostenak sortu ditzake.

Txostenen emaitza gisa, prozesu bakoitzarentzat hobetzeko proposamenak  eta indarguneak lortzen dira, sistemaren etengabeko hobekuntza ahalbidetuz.

Fitxategiak eransteko aukera dago, bai prozesuen definizioan (adb. prozesuen diagramak), bai erregistroak sartzerako orduan (adb. aktaren bat).

Aplikazioak gainera profil desberdinak dauzka, prozesu eta erregistroak aldatu eta irakurtzeko baimena nork daukan konfigura daitekeelarik. Aplikazioa elebitan erabil daiteke.

Hezkuntza arautuaren kudeaketa ekonomikoa

Teknologia: web aplikazioa, PHP lengoaian garatua Symfony frameworkarekin, Oracle datu-basea erabiliz.

Hezkuntza arautuaren kudeaketa ekonomikoa egiteko sistema, erronka estrategikoei dagozkien helburuekin, zeinak prozesu eta jarduera desberdinetara zabaltzen diren.

Web aplikazio honek kudeaketa akademikoan identifikatutako prozesuak sostengatzen ditu, irakaskuntza-jardueraren kudeaketa plan ekonomikoa administratuz, eta helburuen definizio eta segimendurako erremintak eskainiz.

Jarduerak ere kontrolatzen ditu, kudeaketa akademikoan definitutako ikasgai eta ikasgai-multzo guztiak barne; bertan definitzen dira arduraduna, eskainitako ordu kopurua, ikasleen aurreikuspena, kredituko prezioa eta gastu eta diru-sarreren aurreikuspena burutzeko beharrezkoak diren aldagai guztiak. Informazio guztia kontabilitate sailak darabilzkien kostu-zentroekin lotzen da.

Sistemak bere gain hartzen ditu eskola-ekitaldiak, jarduerak eta helburuen eboluzio eta alderaketa kontsultak (idazkaritza akademikotik lortutako datu errealekin alderatuz).

Uneoro kudeaketa planaren argazki bat egiteko aukera ematen du, agertoki desberdinen artean alderatzeko.

Rol eta erabiltzaile sistema indartsu bat dauka, taldearen arabera pantaila bakoitzeko ekintza bakoitzarentzat baimenak ematen dituena, guztia administratzaileentzako aplikazioaren backend baten bitartez.

Aplikazioa egitura akademikoko datuekin elikatzen da, eta datuak beste alorretara bidaltzen ditu; hala nola, langileen lan-karga.

Kurtso eta ikasgaien konfiguratzailea

Teknologia: web aplikazioa, PHP lengoaian garatua Symfony frameworkarekin, Oracle datu-basea erabiliz.

Hezkuntza arautuko informazio akademikoa ikusi eta editatzeko aukera ematen duen aplikazioa; kurtso bakoitzean ikasgaiak, irakasleak, helburuak, etab. definituz eta ikasgai bakoitza ebaluatzeko aukera emanez, hobetzeko helburuarekin.

Kurtsoko konpetentzia bakoitzak ikaste-emaitzak ditu, eta hauetariko bakoitza nola ebaluatzen den eta errekuperaketak nola burutzen diren zehazten da. Honela, ikasgai bakoitzaren fitxa definitzen da, zeina hizkuntza desberdinetan bete daitekeen publikoki erakusteko (adb. webgunean).

Irakaslearen koadernoa izeneko erreminta bat ere badauka, ikasgai bakoitzaren arduradunari arlo akademikoaren segimendua eta etengabeko hobekuntza burutzeko aukera emateko. Xede honekin, ikasgai bakoitzeko ikaste-emaitzentzat galdera sorta bat eskaintzen da, berauek ebaluatzen lagunduz. Ikasgaiaren balorazioa egin, eta ahulgune, indargune eta hobetzeko proposamenak identifikatzeko, ebaluazio horri beste datu batzuk gehitzen zaizkio: ebaluazio-sistemetako informazioa, edukien egokitasuna, intzidentziak, programa osoa landu den edo ez, iruzkinak, errendimendu-tasak, etab.

Gela eta baliabideen erreserba

Teknologia: web aplikazioa, ASPn garatua, Oracle datu-basea erabiliz.

Erabilgarri dagoen material edo gelen erreserba ahalbidetzen duen sistema, e-mail bidez abisuak bidalita.

Administratzaileari erabilera edo erreserbarako mugak jartzeko aukera ematen dio, denbora, rol edo baliabide motaren arabera.

Gainera, administraziorako gunetik datu maisuak kudeatu, baliabideak utzi eta itzuli, edo aplikaziora zein erabiltzaile sar daitezkeen erabaki daiteke. Egindako erreserbei buruzko estatistikak burutzeko aukera ere ematen du.

Kirol-ekintzen kudeaketa

Teknologia: web aplikazioa, ASPn garatua, Oracle datu-basea erabiliz.

Kirol-ekintzak definitu eta web bidez hauetan izena ematea ahalbidetzen duen sistema.

Administratzaileak ekintzako galdetegi desberdinak konfigura ditzake, pertsona batek kirol-ekintzak izena eman dezakeen edo ez erabakitzeko; honez gain, prezioak, datak eta beste zenbait datu defini ditzake, eta informazioa zabaltzeko fitxategiak erantsi.

Edozein pertsonak eman dezake izena, eta erabiltzaile berria bada, administratzaileak bere baimenak kudeatuko ditu, irakaslea, ikaslea edo kanpoko pertsona den zehaztuta. Ekintzan izena emateko lekurik ez badago, itxarote-zerrendan sar daiteke, gero administratzaileak kudeatuko duena. Kirol-ekintza batean beste pertsona batzuekin batera taldean ere eman daiteke izena.

Gainera, aplikazioa elebitan erabil daiteke, parte hartzaileen sinadurak jasotzeko inprimakiak sortzen ditu, eta egindako kobrantzen erregistroa ere ahalbidetzen du.

Lamenitec-ERASMUS eskaeren kudeaketa

Teknologia: web aplikazioa, ASPn garatua, Oracle datu-basea erabiliz.

Zenbait herrialde latinoamerikarretarako Erasmus Mundus beka-eskaerak kudeatzeko web sistema. Ikasleak definitzen dituen parametro desberdinen arabera, sistemak beka eskatzeko aukera sorta bat eskaintzen du, e-mail bidez eguneratutako informazioa jasoz.

 DSpace dokumentu-errepositorioaren inplantazioa

Teknologia: web aplikazio librea da, Javan garatua, Oracle eta PostgreSQL datu-baseekin.

Instituzio eta liburutegiei zuzendutako dokumentu-errepositorioa; liburuak, tesiak, argazkiak, filmak eta ikerketen datuak biltegiratu daitezke bertan.

Pertsonalizazio ugari konfiguratu dira, Oraclera egokituz eta zenbait berezitasun gehituz. Jatorrizko sistemak ez zituen zenbait itzulpen ere burutu dira, eta sistemaren inplantazioa egin da.


 

 Bestelako zerbitzuak

Goian aipatutako garapen eta inplantazioez gain, ARITUk Mondragon Unibertsitatearen barne-sistemen garapenerako lantaldean integratutako pertsonak jarri ditu, zenbait programaren definizio eta garapenean parte hartuz; hala nola egitura akademikoa, matrikulak, notak, ikasleen automatrikulazioa, kobrantzak, etab.

Garapen guzti hauek Oracleren Developer Forms eta Reports garapen-plataformak erabiliz eraman dira aurrera.

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko informatika saileko berriak bidaliko dizkizugu.