Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Behar duzun soluzioa, neurrira

Enpresa-ingurune desberdinetan eta hauen alor ugarietan daukagun esperientzia handiak zure arazoak ulertu eta hauei dagokien soluzio egokia aurkitzea ahalbidetzen digu aplikazio informatiko baten bitartez.

Urteetan zehar, komertzio, kalitate, finantza edo produkzio arloko problematikei konponbidea ematen dieten aplikazioak garatu ditugu.

Gure lanerako metodoa espezifikazio zehatzak sortzean oinarritzen da. Aurreneko fasea soluzioa definitzea da; horretarako, definizio-bilerak burutuko dira. Hauetatik ateratako ondorioekin espezifikazioen dokumentua gauzatuko dugu, proposamen ekonomiko batekin batera, eta behin bezeroak hauek onartzen dituenean, ondorengo garapenaren oinarritzat hartuko dira. Hala ere, oinarri hori moldatu egingo da proiektuan zehar, beharrezkotzat jotzen den kasuetan. Gure helburua aplikazio on bat sortu eta gure bezeroekin harreman iraunkorra mantentzea da.

Proiektu aipagarriak

Laborategiko entseguen kudeaketa

Laborategiko entseguak kudeatzeko aplikazioa, entseguak igarotzen diren egoera desberdinak kontrolatzu. Entsegu bakoitzak behar dituen baliabideak, laginen dokumentuak, etab. ere kontrolatzen ditu.

Entsegua burutu ondoren, amaierako txosten bat sortzen du, prozesua bukatu aurretik eguneratu eta moldatu daitekeena.

Esparrua: Industria

Bezeroa: Copreci S. Coop.

Teknologia: ASP .Net (MVC) + Oracle

Diseinurako ingurune parametrikoa

CAD diseinuko proiektu bat definitzeko beharrezkoak diren 2D eta 3D dokumentu gehienak automatikoki sortzen dituen sistema: piezak, fabrikazio-prozesuak, multzoak, moldeak, fabrikazio-tresnak, etab.

Esparrua: Ingeniaritza / Industria

Bezeroa: Ecenarro S. Coop.

Teknologia: Visual Basic .Net + SQL Server

Action Plan Control

Bezeroaren proiektuen eta burututako ekintzen segimendua eta kudeaketa.

Proiektu bakoitzeko atazen segimendurako barneko Excel formatu bat erabiliz, aplikazio honek web bidez proiektu bakoitza kudeatzea ahalbidetzen du, proiektu-buruak edozein puntutatik kudeatu eta eguneratu dezakeelarik, eta aldatutako ataza bakoitzaren arduradunari emailak bidaltzen zaizkiolarik.

Esparria: Produkzioa

Bezeroa: Industrias Tajo

Teknologia: Visual Basic .Net + SQL Server

Kirol elkarteen kudeaketa

Euskal Mendizale Federazioaren eskariz federazio-lizentzien kudeaketarako aplikazioa hedatuz, elkarte bakoitzaren kudeaketa soziala eta ekonomikoa gauzatzeko atala gehitu zen.

Elkarteko bazkide guztiak identifikatu eta hauek egindako kobrantza desberdinak kontrolatzeko aukera ematen du, ordainketekin batera, azken hauek eskudiruz zein helbideratutako ordainketa bidez burutu daitezkeelarik (SEPA araua jarraituta). Oinarrizko kontabilitate-modulu bat ere integratuta dauka, urteroko kontuak aurkezteko.

Esparrua: Soziala / Kirolak

Bezeroa: EMF - Euskal Mendizale Federazioa

Teknologia: Symfony (PHP) + MySQL

Adostasun ezen tratamendua

Barneko kalitate-prozesuek, bezeroek, edo hornikuntzen kalitateak sortutako adostasun ezak eta itzulketak tratatu eta kudeatzera bideratutako kalitate-sistema da, hornitzaileei zuzendua.

Esparrua: Kalitatea

Bezeroa: Copreci S. Coop.

Teknologia: Oracle Developer + Oracle

Txosten operatiboa

Industria-zuzendaritza sailarentzat garatua, produktibitatearen analisia egiteko tresna bat da, produkzioaz gain kalitate eta atzerapenei buruzko datuak barne hartzen dituena.

Esparrua: Zuzendaritza / Industria

Bezeroa: Copreci S. Coop.

Teknologia: Oracle Developer + Oracle

Lan eta segurtasun jarraibideen dokumentu-kudeaketa

Lanerako jarraibidedun dokumentuen sorrera eta mantentze-lanetarako softwarea. Burutu beharreko eragiketen fluxu-diagramak, eta kontrolerako jarraibideentzat marrazki argigarriak sartzeko aukera ematen du. Gainera, sistemak prozesu-diagrama berean definitutako kontrol multzoa eskuratzea ahalbidetzen du.

Segurtasun-jarraibideak ere barruan hartzen ditu, eta baita lanpostu bakoitzean norbere babeserako eta ingurumenarenerako elementuak ere.

Esparrua: Produkzioa / Laneko segurtasuna

Bezeroa: Copreci S. Coop.

Teknologia: Microsoft Access

Produkzio-prozesuaren parametrizazioa

Finkapen-elementuak fabrikatzeko prozesuarekin erlazionatutako ezagutza estandarizatu eta kudeatzeko garatutako sistema.

Aplikazioak formula matematiko eta datu-kontsultetan oinarrituz sortutako parametroekin familiak definitzeko aukera ematen du, era honetan fabrikaziorako estandarrak eta kriterioak ezarriz. Torlojuaren kalkuluak automatikoki sortzen ditu fabrikaziorako eta CAD geometriarako beharrezkoak diren datu guztiak.

Esparrua: Ingeniaritza / Industria

Bezeroa: Matz-Erreka S. Coop.

Teknologia: Visual Basic + SQL Server

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko informatika saileko berriak bidaliko dizkizugu.