Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Aholkularitza, inplantazioa eta mantentze-lanak

ARITUk zure garapen informatikoko sailari sostengua ematen dio, honekin integratuz eta negozioan azaleratzen diren beharrizan desberdinei soluzioa aurkitzeko laguntza emanez.

Produktu estandarren inplantazioa

Gure sostenguari esker soluzioa aurkitzen diogun beste problematika bat enpresa batean produktu estandarrak inplantatzea da. Hau dimentsio handiko lana izan ohi da, eta normalean oso kritikoa. Ardura hauetarako bereziki trebatutako pertsonala ez duten enpresek ezinbestekoa dute kanpoko profesionalen laguntza.

ARITUk zerbitzu hau produktua erosi aurreko fasetik berau martxan jarri arte eskaintzen du. Hastapeneko aholkularitza lanak burutzen ditugu enpresaren beharrei ondoen egokitzen den soluzioa, ahal den kostu txikienean aukeratzeko. Zenbaitetan, bezeroak dagoeneko soluzio bat inplantatua izaten du, baina gertuko sostengu eta mantentze-zerbitzua behar ditu, ARITU bere enpresako informazio-sistemen saileko parte bihurtzen delarik.

AholkularitzaInplantazioaFormazioaSostenguaMantentze-lanak

Proiektu aipagarriak

Outsourcing

IFAMeko informatika sailarentzat laguntza eta bertan parte hartzea, aplikazioak eta funtzionalitateak garatuz, txostenak sortuz, eta ERParen datuak tratatuz enpresako sail desberdinen beharrak asetzeko (gerentzia, komertziala, biltegia eta kalitatea); izan ere, ERP batek ez du beti behar den guztia eskaintzen. Espedizio, negozio-adimen eta CRM arloan lan egin da.

Bezeroa: IFAM - Feliciano Aranzabal S. A.

Denbora-tartea: 2002tik aurrera

PLMaren inplantazioa eta sostengua

Smarteam PLM (Product Lifecycle Management) / PDM (Product Documentation Management) sistemaren inplantazio eta mantentzearen definizioa COPRECI kooperatibarentzat, inplikatutako departamentu eta prozesu desberdinen beharrizan eta eskaerak aztertuz.

Negozio-alor bakoitzaren beharren hasierako aholkularitza, kontuan hartuz hauen kasuistikak, sistema erabiltzen den instalazio desberdinak, eta abar, arlo bakoitzaren konfigurazio zuzenerako, beharrizan zehatzetarako egin beharreko aldaketak ere definituz.

Inplantazioaren ondoren, azken erabiltzaileei sostengua eman eta sistemaren mantentze-lanak burutzea.

Bezeroa: Copreci

Denbora-tartea: 2006tik aurrera

Aplikazioen migrazioa Oraclera

Oracle Developer garapen-tresnetan formazioa eta tresna berrietan dauden sistemen integrazioa garapen-taldean.

Mondragon Unibertsitateak bere datu-baseak Oraclera migratzea erabaki zuen, eta aldi berean PL/SQL lengoaiarekin aplikazioak garatzea, Oracleren garapen-tresna propioak erabiliz. ARITUk migrazio-prozesuan lagundu zuen, aurrena teknikariak trebatuz, eta gero garapen taldeko kide bilakatuz.

Bezeroa: Mondragon Unibertsitatea

Denbora-tartea: 1998-2000

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko informatika saileko berriak bidaliko dizkizugu.