Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Proiektuen fase guztiak kontrolpean

Gure helburua zerbitzu osoa eskaintzea da, proiektuaren hasieratik amaierararte. Prozesuaren pauso bakoitzerako espezializatutako pertsonala daukagu, gure zerbitzua integrala izan dadin.

  1. Analisia
  2. Garapena
  3. Inplantazioa
  4. Formazioa
  5. Mantentzea
  6. Sostengua

Zure beharretara egokitutako proiektuak

Gure asmoa aplikazioak azken erabiltzaileei egokitzea da, eta ez alderantziz. Honela, formazio-prozesua askoz laburragoa da, erabaki honek azkenean kostuak gutxitzen dituelarik.

Gure gaitasunak

Gure indarguneetako bat neurrira egindako proiektuak dira. Urte mordoa daramagu bezeroek aurkezten dizkiguten problematikak aztertzen, haien beharrak asetzeko proposamen teknikoak eskainiz, enpresaren kudeaketara bideratutako aplikazio berrien analisi eta diseinua burutuz, hauen artean daudelarik kalitate-sistemak, workflowak, etab.

CAD sistema desberdinen programazio eta automatizazioan ere adituak gara, eta, gure mekanika sailarekin elkarlanean, ingeniaritza-prozesuak automatizatzeko gai gara; bide honetatik etorri dira DOAP soluzioak (produktura bideratutako garapenak).

Teknologia desberdinen erabilera

Proiektu bakoitzaren beharrizan zehatzen arabera, teknologia bat edo beste hautatzen dugu aplikazioa garatu eta bezeroaren beharrak asetzeko.

Visual Basic edo Oracle Developer bezalako mahaigainekorako teknologiak darabiltzagu; eta web garapenari dagokionean, web estandarrek finkatutako zuzentarauak jarraituz programatzen dugu, azkeneko teknologiak baliatuz (HTML5, CSS3, jQuery,...). Gainera, MySQL, Oracle edo SQL Server bezalako datu-baseak darabiltzagu aplikazioetako datuak kudeatzeko.

html5 html web aplikazioakcss3 css web diseinua estilo-orriakasp aspnet .net mvc c# web aplikazioaksymfony php web aplikazioak php5java aplikazioak spring struts
visual basic mahaigainekorako aplikazioak windowsoracle forms programak inprimakiak datu-baseak

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko informatika saileko berriak bidaliko dizkizugu.