Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

DOAP inplantazioa, pausoz pauso

DOAP inplantazio batean lau fase nagusi bereiz daitezke:

  • 1. fasea: Produktu eta prozesuaren analisia
  • 2. fasea: Metodologia eta ingurune parte hartzailea
  • 3. fasea: Programazioa eta martxan jartzea
  • 4. fasea: Formazioa eta sostengu teknikoa

DOAP baten faseak

Produktu eta prozesuaren analisia

Produktuaren diseinu-zikloa arrazionalizatzeko, produktuaren eta prozesuaren diagnostikoa egitean datza. Analisi hau bezeroarekin batera burutzen da, bere teknikarien ezagutza jaso ahal izateko, eta honako gaiok kontuan hartzen dira:

  • Produktua parametrizatzeko aukera.
  • Produktuaren murrizketak eta berezitasunak.
  • Bezeroaren lan egiteko modua eta arauak.
  • etab.

Metodologia eta ingurune parte hartzailea

Burututako analisiaren ostean, lanerako metodologia bat proposatzen da, eta lan-ingurune parte hartzaile bat sortzen da bezeroaren ingeniaritza sailean.

Programazioa eta martxan jartzea

Fase honetan, aplikazioak eta software erremintak konfiguratu edo garatzen dira, prozesuak automatizatzeko, diseinuan gidari lanak egiteko edo fitxategi denak eta dokumentazio guztia behar bezala kudeatzeko, hauen bertsioekin batera.

Behin tresnak garatu ostean, behar diren ingeniaritza-postu eta zerbitzarietan inplantatzen dira.

Formazioa eta sostengu teknikoa

Martxan jarri ondoren, teknikariak trebatzen dira, bai definitutako metodologian, eta baita programatutako erreminten erabileran, haiek soilik mantendu ahal dezaten sistema. Era berean, lanerako erreminta eta metodologia berrietara egokitzeko aldiak irauten duen bitartean, ARITUren sostengu teknikoa izango dute eskura.

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko DOAP saileko berriak bidaliko dizkizugu.