Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

Teoriatik praktikara

Proiektu mota hauetan egiten den inbertsioa bizkor berreskuratzen da, izan ere, ingeniaritza-prozesuaren hobekuntzari esker erroreak ekiditen dira, eta diseinuak sortu edo aldatzea bizkortzen du, proiektu gehiago aurrera ematea ahalbidetuz, edo balio erantsi gehiago sortzen duten lanetara baliabide gehiago bideratzeko aukera emanez.

Zure erakundean ingeniaritza prozesu gakoetako bat edo garrantzitsua bada, inbertsio hau, zalantzarik gabe, funtsezkoa da.

Ondorengo arrakasta-kasuetan, DOAP inplantazio batek enpresa baten daukan benetako eragina erakusten dizugu.

Arrakasta-kasuak

Produkzio-prozesuaren parametrizazioa

Finkapen-elementuak fabrikatzeko prozesuarekin erlazionatutako ezagutza estandarizatu eta kudeatzeko garatutako sistema.

Aplikazioak formula matematiko eta datu-kontsultetan oinarrituz sortutako parametroekin familiak definitzeko aukera ematen du, era honetan fabrikaziorako estandarrak eta kriterioak ezarriz.

Torlojuaren kalkuluak automatikoki sortzen ditu fabrikaziorako eta CAD geometriarako beharrezkoak diren datu guztiak.

Bezeroa: Matz-Erreka S. Coop.

Urtea: 1998

Teknologia: Visual Basic

Planoaren araberako finkapen-elementuentzat 3D integratzailea

Kontzeptu mailan, aplikazioa datu-integratzaile gisa definitzen da, zeinaren helburua den planoaren arabera sortutako finkapen-elementu berezi baten ezaugarriak definitzeko aukera egon dadila Solid Edgen burututako 3D diseinuan, eta ondoren tratamendurako jasoak.

Sistemak beharrezko eraikuntza eta fabrikazio parametroak kalkulatu, eta, behin informazioa eta beharrezko planoak sortuta, datuak ERPra transferitzeko prozesuak abiarazten ditu.

Bezeroa: Matz-Erreka S. Coop.

Urtea: 2010

Teknologia: Visual Basic + Solid Edge + Solmicro eXpertis

Workflowaren kudeaketa diseinu-prozesuetan

Produktuaren bizi-zikloarekin erlazionatutako prozesuen kudeaketa korporatiboa burutzeko web bidezko sistema.

Programak produktuaren lagin, homologazio, aurreserie, aldaketa eta komertzializazio prozesuen workflowak kudeatzen ditu, hauetan zehaztutako betebeharrak eta dokumentu-kudeaketa administratuz, planoen berrikusteen kontrola barne.

Aplikazioak datu historikoak eta informazioaren kontsulta eta analisirako erremintak dauzka.

Gainera, abisu-sistema osatu batek workflowaren informazioa behar bezala hedatzea bermatzen du.

Bezeroa: Copreci S. Coop.

Urtea: 2010

Teknologia: ASP .Net (MVC) + Oracle + Smarteam

Diseinurako ingurune parametrikoa

Produktu-konfiguratzaile bat da, aurrez zehaztutako txantiloi batzutan oinarrituz multzoko pieza bakoitza kodetzen duena, multzoak pieza estandarrik erabil dezakeen aztertzeaz gain, eta produktua eraikitzeko beharrezko dokumentazio tekniko guztia sortzen duena.

Bezeroa: Ecenarro S. Coop.

Urtea: 2012

Teknologia: Visual Basic .Net + SolidWorks

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko DOAP saileko berriak bidaliko dizkizugu.