Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

DOAP proiektuen abantaila nagusiak

Ezagutzaren datu-basea

Enpresaren know-howa ezagutzaren datu-base batean biltzeak bezeroaren produktuari buruzko ezagutza guztia batzea esan nahi du. Hau, normalean enpresan urte asko daramatzan pertsonalaren buruan baino ez da egoten, eta lantokian belaunaldi aldaketa gauzatzen denean galdu egiten da gehienetan. Ezagutzaren datu-baseari esker, enpresan behar-beharrezko jende ordezkaezina egotea ekiditen da.

Gainera, esperientzia gehiegirik gabeko langileak bestela egin ezingo lituzketen lanak egiteko gai izatea ahalbidetzen du, era berean esperientzia gehien duten langileak balio erantsi gehiago sortzen duten eginkizunetara bideratu daitezkeelarik.

Ingeniaritzaren efizientzia

DOAP sistemei esker, enpresako ingeniaritzaren efizientzia drastikoki hobetzen da, proiektuak burutzerakoan erroreak gutxitu eta epeak laburtzen baitira.

Berrerabilpena

Berrerabilpena da DOAP proiektuen beste abantailetako bat. «Patroi-geometriak» sortzen dira modu eraginkorrean, teknika zehatzak aplikatuta, hala nola multzoen diseinua testuinguruan, kontrol-fitxategien bidez, ekuazioak eta propietateak erabiliz. Patroi-fitxategi hauen berrerabilpenak marrazkien geroko sorrera, aldaketa eta berrerabilera errazten dute, honela aldaketak egitean eta erroreak ezabatzean bizkortasuna lortuz, eta epeak eta kostuak ere gutxituz.

Automatizazioa → Erroreak ezabatzea → Produktibitatea

Produktuen diseinu-zikloan, maiz, normalki automatiza daitezekeen ataza errepikakorrak izaten dira, automatizazioari esker balio erantsirik sortzen ez duten lanetan denbora galtzea saihestuz; eta esperientzia gehien duten teknikariak askatuz, benetako balioa sortzen duten lanak, edo bezeroarentzat garrantzitsuenak direnak egin ahal izateko.

DOAP proiektuetako automatizazioaren ondorioz, automatizatutako diseinu-zikloaren zatiko giza-akatsak ezabatzen dira. DOAP proiektuetan, diseinuaren zati handi bat automatizatuta dagoenez, entregarako epeak laburtu egiten dira nabarmen, produktibitatea igoz eta pertsonal berarekin proiektu gehiago gauzatzeko aukera izanez.

CAD ingurune komuna

DOAP proiektuetan CAD ingurune komuna definitzen da bulego tekniko osoarentzat, ingeniaritza-proiektuetan uniformetasuna lortuz eta bulegoko teknikari desberdinen lanetan bikoizketak saihestuz, guztiek liburutegi, kajetin, material-zerrenda, etab. berberak erabiltzen baitituzte.

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko DOAP saileko berriak bidaliko dizkizugu.