Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi

Onartu

Halaber, ARITU KOOP. E.k jakinarazten dizu nabigatzailea konfigura dezakezula cookie-ak sortzean ohartarazteko, nahi izanez gero disko gogorrean instala daitezen eragozteko aukera emanez.

Jarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:

Irakurri gure cookie-politika.

DOAP, produktura bideratutako garapenak

Zerbitzuaren helburu orokorra diseinuaren esparruan ingeniaritza-zikloa optimizatzea da, horretarako erreminta eta metodologia sorta batez baliatuta, diseinu-lanetan eraginkortasuna hobetzea lortuz, eta ingeniaritza-proiektu bakoitzean epeak hobetu eta erabili beharreko baliabideak gutxituz.

Ingeniaritza-zikloaren optimizazioa diseinuan DOAP erreminta eta metodologiak erabiliz, automatizazioa, diseinu eraginkorra

Pertsonalizazioa beharren arabera

DOAP erremintak eta lanerako prozedurak bulego teknikoaren beharren arabera pertsonalizatzen dira. Produktuaren aurretiko azterketa batetik abiatuz, eta CAD sistemak programazio-tresnekin bateratuz, DOAP inplantazioak barnean hartzen ditu honakoak:

Diseinu eraginkorra

Diseinu eraginkorra ARITUk 3Dn daukan know-howa aplikatzean datza, horretarako hainbat teknika erabiliz: multzoen diseinua testuinguruan kontrol-fitxategiak erabiliz, ekuazio eta propietateen erabilera, etab.

Oso garrantzitsua da azken produktua eraginkorki diseinatutako patroi batetik abiatzea, honela marrazkien geroko sorrera, aldaketa eta berrerabilera errazten baita; era honetan aldaketak bizkortu eta erroreak ezabatzea lortzen da, epeak eta kostuak ere gutxituz.

CAD diseinurako ingurune parte hartzaileen sorrera

Bulego tekniko osoarentzat ingurune parte hartzaile bakarra sortzean datza, uneko CADaren sareko azpiegitura eta estandarizatze-osagai propioetan oinarritua, honakoak garatuz:

  • Diseinurako txantiloi komunak.
  • Liburutegi komunak.
  • Materialen fitxategi partekatuak.
  • Formatu partekatuak (A4, A3, A2, A1, A0).
  • Estandarizatutako BOM taulak.
  • Karpeten egitura segurua (baimenak administratuz).

Parametrizatzaile edo konfiguratzaileak

Betiere produktuaren azterketa batean oinarrituta, batzuetan estandarizazio bat barruan hartuko duelarik, bertatik patroi-diseinuak eskuratuko direlarik.

Parametrizatzaile edo konfiguratzailea software bat da, patroi-diseinutik edo eredu generikotik abiatuz azken diseinua sortzen duena. Bertan formulak eta datu-basean sortutako tauletara kontsultak defini daitezke, eta hauen emaitzak patroien kotei esleitu. Sistemak azken diseinua kalkulatu eta gauzatzen du.

Diseinurako laguntzaileak

Erabiltzaileari laguntza eskaintzen diote marrazkien sorrera, kodetze eta berkodetzean, multzo eta piezen bikoizketan, CADeko eragiketa berri zehatzen pertsonalizazioan, etab.

Dokumentazio teknikoaren sortzaileak

CAD marrazkietatik abiatuz, diseinuarekin erlazionatutako beharrezko dokumentazio guztia eskuratu eta kudeatzea automatizatzen duten programak dira: 2D planoak, estudioak, fabrikazio-prozesuko orriak, ERPra iraulketa, etab.

PLM soluzioak

CADarekin integratuz, worklowak (laginen prozesuak, homologazioak, aurreserieak, aldaketak eta komertzializazioa) monitorizatzen dira, berrikusteen kontrola burutzen da, dokumentu-kudeaketa, etab. Laburbiltzeko, produktuaren bizi-zikloari lotutako prozesuak kudeatzen dira.

Jaso guri buruzko berriak

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa, eta ARITUko DOAP saileko berriak bidaliko dizkizugu.